XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere emazte Mariana lurperatu behar zuten egunean, etxean bertan egin behar zuten elizkizunera joateko prestatzen ari zela, oheburu gaineko gurutzean pausatu zitzaizkion begiak, eta une batez desafiozko begirada josi zion;

gero, galtza beltzak baino ez zituela jantzita, bularralde sendoa biluzik, bizarra mozteko lanak hasi zituenean, ispiluko bere irudiak itzuli egin zion keinu hura, hemeretzi mende lehenago hildako judu hark erronka onartu balio bezala;

berak burutapen hori izan zuen, behintzat: oharkabean, seinale bat bailitzan, ebaki luze bat egin zuen ezkerreko masailean, odola isurian ateratzen hasi zitzaion zauritik eta tantaka erortzen okotzetik behera, mantxa gorriak iltzatuz azpileko ur gardenean, berehala zabaltzen eta desagertzen zirenak urpeko hodei baten antzera.

Haren amaorde Elisarda anderea, emakume gordin eta izaeraz indartsua, asaldatu egin zen Diego salan azaldu zenean, eta ez bakarrik masailean eskuaz estutzen zuen musuzapi gorrituagatik, (...)